Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantza ikusgai Durangoko “Uda Giro” kultur programan

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantza ikusgai Durangoko “Uda Giro” kultur programan

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2024/07/10
Lotura
Nontzeberri

Durangon Uda Giro kultur programak ez du etenik. Makina bat proposamen (antzerkia, musika, dantza, bertsolariak, umorea,..) antzeztuko dira kaleari protagonismoa emateko.  Egitarauan hainbat kontu interesgarri ondu dituzte antolatzaileek.

Adibidez, bihar bertan, hilak 11, Hutsun taldearen txalaparta eta Jel Trioren jazza bilduko dira kontzertu eder batean. Proposamen original eta berritzaile bat da hori, bidaia oniriko eta jai giroan murgilduko du ikuslea.
Tango baten sentsualitatea, txalapartaren oihartzun aintzineko, sakon eta betierekoa eta jazzaren distira jostagarri eta ezustekoz betea naturaltasun eta dotorezia ezin handiagoz nahasten dira Hutsun eta Jel Trio taldeak sinatutako musikan. Txalaparta soileko doinu instrumental ederraren inguruan estiloen arteko harreman aberatsa ematen da, erakustaldi teknikoak alde batera utzi eta haren ordez entzulearekiko komunikazioa eta emozioa eraginez beti.

Asteburuan, dantza izago da protagonista, eta horretarako bi ikuskizun programatu dira: Matxalen Bilbao konpainiak eginiko Fugas, eta Led Silhouette taldearen Los perros. Uztailaren 13an izango dira bi ikuskizunak, 20:00etan, Ezkurdi Plazan.

Dokumentuaren akzioak