Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte Gabonen bueltan

Dokumentuaren akzioak

Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte Gabonen bueltan

Urtero bezala, Gabon bezperatan emanaldi andana eskainiko dute Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Otezurin, San Juan egoitzan, Aita Mariko zine aretoan nahiz Zumaienako aretoan izango dira aste honetan.
Egilea
Maria Maya Manterola
Komunikabidea
Baleike
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2022/12/18
Lotura
Baleike

Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte Gabonen bueltan

Gabonen bueltan, emanaldi ugari eskainiko dute Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Datorren astean izango dira guztiak ere, bihartik hasita. Otezurin izango da lehenengo hitzordua: 17:30ean dantzako ikasleek emanaldia eskainiko dute, eta gero, 18:00etan, trikitilariak ariko dira. 

Asteartean, berriz, San Juan egoitza bisitatuko dute trikitilariek, 18:00etan. Aita Mari zineman izango dira, bestalde, ostegunean, eta 17:30ean hasita, Musika Eskolako ikasleen entzunaldiaz gozatuko dute bertaratutakoek. Hurrengo egunean, ostiralarekin, Zumaienako ikastetxeko aretoan ZUMBen eta ikasleen emanaldia izango da, 19:00etan hasita. 

Dokumentuaren akzioak