Dokumentuaren akzioak
Musika eta Dantza Eskolako dantza garaikideko ikasleek emanaldia eskainiko dute Kontadoresen martxoaren 16an
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako dantza garaikideko ikasleak Kontadoresen arituko dira martxoaren 16an, 19:00etan. Ikasleek beraiek sortutako eta Noemi Viana eta Maddi Muñoz irakasleek gainbegiratutako koreografia sorkuntzak erakutsiko dituzte lehen aldiz jendaurrean, sormen prozesuan inbertitu duten lan neketsuaren eta dedikazioaren ondorioz.
“Noemi Vianak eta Maddi Muñozek, dantza garaikideko irakasle eskarmentudunek, ikasleak gidatu dituzte abangoardiako mugimendu eta adierazpen artistikoen esplorazioan. Erakusketa aukera paregabea da ikasleak beren trebetasunaz eta adimenaz jabetu daitezen, dantza garaikidearen munduan lurralde berriak esploratzen dituzten bitartean”, azaldu du Musika eta Dantza Eskolak.
Sorkuntza artistikoa, dantza esploratzeko baliabidea ez ezik, “sormena garatzeko, ideiak zabaltzeko eta norberarengan konfiantza sustatzeko tresna” ere badela narbamendu dute. “Prozesu horren bidez, ikasleek beren sormen gaitasunetan sinestearen garrantzia aurkitu dute, eta, horrela, beren autoestimua indartu dute eta autoadierazpenerako eta errealizazio pertsonalerako ate berriak ireki dituzte”, adierazi dute.
Dokumentuaren akzioak