Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta Dantza Eskolak 700 plaza berri eskainiko ditu irailetik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Musika eta Dantza Eskolak 700 plaza berri eskainiko ditu irailetik aurrera

Berrikuntzen artean euskal dantzen ikastaroak daude eta matrikula zabalik dago jada

Musika eta Dantza eskolak zabaldu du jada datorren ikasturterako izena emateko epea. Aurten 2.100 ikasle izan ditu eskolak eta datorren ikasturterako 700 leku gehiago eskainiko ditu. Gainera, ikastaro eta tailer berriak ere programatu dituzte Altzako, Intxaurrondoko eta Atotxako egoitzetan.
Egilea
Arantzazu Zabaleta - Iker Azurmendi
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/05/06
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Horien artean, euskal dantzen ikastaroak izango direla nabarmendu zuen atzo Mikel Matek, eskolako arduradunak. Sei urtetik aurrerako umeentzako taldeak eta helduen taldeak izango direla gaineratu zuen. Bestalde, Musika Kultura Helduentzat ikastaroa ere eskainiko dute.

Hiru tailer berri gehituko dituzte: hamalau urtetik gorakoentzat musika-informatika tailerra, gitarra tailerra eta musika modernoaren tailerra. Azken hori bereziki 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Izan ere, Matek azaldu zuenez, eskolara umeak eta helduak ez ezik, gazteak ere erakarri nahi dituzte.

Naiara Sampedro zinegotziak azaldu zuenez, matrikula egiteko epea atzo zabaldu zuten eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Bestalde, urtarriletik aurrera Blas de Otero plazan (Atotxan) egoitza berria prest izango dela eta dantza ikastaro guztiak bertan eskainiko dituztela iragarri zuen Matek. Ikastaro hauen lehen hiruhilekoa, dena den, orain arte bezala Egiako kultur etxeko aretoan eta Atotxako eskolako geletan burutuko dute.

matrícula

Hasta el día 23 . La preinscripción está abierta y se puede hacer en las oficinas de la escuela o a través de Internet. En los casos en que haya más solicitantes que plazas, habrá un sorteo.

Plazas. Este curso hay 2.100 alumnos y para el próximo se ofrecen hasta 700 plazas más, aunque las previsiones son que habrá algo más de 100 nuevos estudiantes.

novedades

Euskal dantzak. Habrá cursos para niños a partir de seis años y para adultos.

Cultura musical para adultos. Tras el éxito de la prueba del año pasado, se incorpora como curso.

Talleres. Informática musical (a partir de 14 años, sin límite de edad), música moderna (entre 14 y 16 años) y taller de guitarra (para jóvenes de 16 a 25 y para adultos).

sedes

Actuales. Los cursos se ofrecen en la sede de Atotxa, en Altza e Intxaurrondo.

Nuevo edificio. La nueva sede de Blas de Otero (Atotxa) acogerá las clases de danza. Estará preparado en enero.

Euskal dantzen emanaldi bat Konstituzio plazan.

Euskal dantzen emanaldi bat Konstituzio plazan. ( Iker Azurmendi)

Dokumentuaren akzioak