Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantza eguna ospatuko dute larunbat honetan

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantza eguna ospatuko dute larunbat honetan

Egilea
Intza Trula
Komunikabidea
Baleike
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2023/05/30
Lotura
Baleike
Musika eta Dantza Eskolako musikariak (Musika eta Dantza Eskola).

Musika eta dantza eguna dela eta hainbat dantza eta musika ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da egun osoan zehar.

Musika eta dantza eguna ospatuko dute larunbat honetan herrian zehar, eta horren harira, hainbat emanaldi antolatu dira egun osorako. Musika eta dantza ikuskizunak herriko hainbat lekutan egingo dituzte, 10:00etan hasi eta 19:00ak bitartean.

Egitaraua:

  • 10:00etan Diana Zumaiako Txistulari Banda eta Dultzainekin Alai Auzategitik hasita.
  • 11:00etan San Pedro Abesbatza eta Musika eta Dantza eskolako kantuko ikasleak. Ondoren kalejira Zumaiako Txistulari Bandarekin Moilaberrira.
  • 11:45ean San Pedro Abesbatza eta Musika eta Dantza eskolako kantuko ikasleak. Ondoren kalejira Zutrik taldearekin; Moilaberrin hasi eta Erribera kaletik Kofradiaraino.
  • 12:30ean Astindu  eta Musika eta Dantza eskolako dantzariak. Jarraian kalejira Zutrik taldearekin Martxoak 8 plazara.
  • 13:15ean Astindu  eta  Musika eta Dantza eskolako dantzariak. Ondoren kalejira Zumaiako Musika Banda, Zumai Txaranga eta Musika eta Dantza Eskolako musikariekin Ondartxo Plazara.
  • 14:00etan Musikariak, Dantzariak eta Abesbatzak.
  • 19:00etan Musika eta Dantza Eskolako Konboak, Mari Kalean.

Dokumentuaren akzioak