Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Atzerriko musika eta dantzek beteko dituzte Arrigorriagako kaleak

Dokumentuaren akzioak

Atzerriko musika eta dantzek beteko dituzte Arrigorriagako kaleak

XX. Folklore Jaialdia, akrobazia ikuskizuna, musika emanaldia eta beste dago antolatuta jaietako egun handirako

Egilea
I.M.
Komunikabidea
Berria
Tokia
Arrigorriaga
Mota
Albistea
Data
2008/07/22

Irteeran, Laudioko Musika Bandak kontzertua emango du. Eta bazkalaurrekoa egiteko, udaletxeko etxabeetan batuko dira arrigorriagarrak: txakolina eta olibak. Arratsalde erdian buruhandiak ibiliko dira Argala plazan, umeen gozagarri.

Ikusteko moduko arratsaldea

Hogeigarren urtez folklore jaialdia egingo du Arrigorriagak. 19:00etan izango da. Bielorrusiatik, Turkiatik, Txiletik eta Bulgariatik iritsi dira aurtengo dantzariak. Azkenik, 23:00etan, Acovision ikuskizunak txundituko ditu herritarrak. Toniton konpainiaren lan horrek musika, akrobazia eta piroteknia nahasten ditu, besteak beste.

Dokumentuaren akzioak