Dokumentuaren akzioak
Musika eta dantza Arraten
Eibar gaineko tontorreko pagomotzen artean, jaia egingo dute, gaur hasita, uda badoan seinale
Gaur, 21:00etan, bertso afaria egingo dute Kantabria jatetxean. Luxuzko
taldea arituko da bertsotan: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen
Lujanbio eta Julio Soto. Gai-jartzailea Asier Ibaibarriaga izango da.
Gauerdian, The Sparteens eta Vendetta taldeak arituko dira zelaian
jarritako agertokian.
Bihar, dantza izango da jaien protagonista. 12:30ean, Kezka
Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren
dantzak egingo dituzte zelaian: ezpata-dantza eta makila txikien
dantza. Gonbidatu bereziak izango dira emanaldian, Lisa eta Enrike
Korkostegik hartuko baitute parte. Horiek dira Renoko (Nevada, AEB)
Zenbat Gara dantza taldeko dantzaria eta zuzendaria. 17:30ean, dantza
solte txapelketa egingo dute. Denera, hamar bikote onartuko dituzte,
aldez aurretik gonbidatuak. Horietako bost 15 urtetik gorakoak izango
dira, eta beste bost adin horretatik beherakoak. 19:00etan, dantzaldia
izango da, Luhartz taldeak alaituta. Irailaren 12an eta 19an egingo
dituzte hurrengo jai ekitaldiak.
ARRATEKO JAIAK
Noiz. Gaur hasiko dira, Arrateko zelaietan (Eibar, Gipuzkoa).