Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika, dantza eta hiri kirolak Bilbon, Break on Stage jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Musika, dantza eta hiri kirolak Bilbon, Break on Stage jaialdian

Hogei emanaldi eskainiko dituzte, musika, dantza, akrobazia eta hiri kiroletan adituek. Besteak beste, The Predatorz talde errusiarrak, break dance estiloko munduko txapeldunak, parte hartuko du.
Egilea
N.V.
Komunikabidea
Eitb Kultura
Mota
Albistea
Data
2015/04/14
Lotura
Eitb Kultura

Break on Stage jaialdiaren edizio berrian, hiri giroko kultura gazteak Bilbo astinduko du; hilaren 25ean izango da, Bilbao Arenan. Iaz, 5.000 pertsona baino gehiago bildu ziren bertan.

Ikusleek, orotara, hogei show gozatu ahalko dituzte kultura urbanoaren izar handi eta ezagunei esker; bestek beste, Errusia, Alemania eta Txekiar Errepublikatik iritsiko dira parte-hartzaileak. Horrez gain, jaialdian Bilboko gazteak ere ugari izango dira, hainbat emanaldi eta modalitatetan.

Dantza urbanoari dagokionez, The Predatorz talde errusiarra, egungo munduko txapelduna, izango da, baita Infamous frantziarra, Europako break dance talde onena.

Akrobaziek eta kirolak bat egingo dute erakustaldietan, tartean Scooter Freestylea (akrobaziak patineteak erabiliz), BMX Freestylea (akrobaziak bizikleta gainean), Parkour & Street Stunta (hiriko altzariak baliatuz jauzi egiteko artea) eta Cyr Wheela (akrobazia eta dantza, akrobatak inguruan duen metalezko uztai batez) ikusi ahalko dira.

Kontzertuetan Shotta Sevillako rap kantariak Flowesia bere laugarren lana aurkeztuko du, eta Bilboko La Bandha del Patio rap taldeak hurrengo diskoko zenbait abesti eskainiko ditu.

Sarreren prezioari dagokionez, hamar eurokoa izango da Internet eta Kutxabankeko kutxazainetan erositakoen kasuan, hamabi eurokoa leihatilan erosiz gero eta zortzi eurokoa K26 txartelaren bitartez eskuratzekotan. Heldu batekin batera doazen zortzi urtetik beherakoentzat, sarrera doan izango da.

5000 lagun batu ziren Break on Stageren iazko edizioan.

5000 lagun batu ziren Break on Stageren iazko edizioan. 

Dokumentuaren akzioak