Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka MusEkintza jaialdiak “Bueltaxka” dantza-lana eskainiko du egunotan

Dokumentuaren akzioak

MusEkintza jaialdiak “Bueltaxka” dantza-lana eskainiko du egunotan

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2025/03/19
Lotura
Nontzeberri

Bizkaiko museoetara arte eszenikoak eramatea da MusEkintza jaialdiaren helburua. Programazioa 2024ko azaroaren 16an hasi zen, Bilboko Arkeologia Museoan, eta ekainaren 28an amaituko da, Santimamiñen (Kortezubi), Golden Apple Quartet taldearen kontzertuarekin, eta, hala, umorez eta musikaz betetako ikuskizun batekin amaituko da edizio hau.

Baina egunotan, martxoaren 22an, Osa+Mujika konpainiaren Bueltaxka ikuskizuna eskainiko da La Encartada Fabrika-Museoan. Jarraian, Work in Progress bat egingo da; aukera paregabea publikoak ikus dezan nola sortzen den dantza-lan bat denbora errealean. Esperientzia osatzeko, solasaldi bat egingo da dantzariekin eta zuzendariekin, ikuskizunaren ondoren.

Hurrengo saioa, Haurrentzako Laborategia, apirilaren 12an izango da Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Bertan, txikienek beren obrak sortu ahal izango dituzte material erabilerrazak baliatuta. Ondoren, Itsas (h) Ondokoak antzezlanaz gozatu ahal izango dute. Lan horrek zuzeneko musika, itzal-antzerkia, eta pailazo-teknika uztartzen ditu, eta 3 eta 7 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago.

Horren ostean, Mikel Urdangarinen kontzertu akustikoa etorriko da, museo berean, maiatzaren 10ean, eta Ganso & Cía konpainiaren Welcome & Sorry ikuskizuna, maiatzaren 31n, Muskizko Muñatones gazteluan. Esan dugun bezala, jaialdia ekainaren 28an amaituko da, Santimamiñen (Kortezubi), Golden Apple Quartet taldearen kontzertuarekin,

Informazio guztia, jaialdiaren web-orrian duzue.

Dokumentuaren akzioak