Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Munduko hip hop eta kaleko dantzako lehiaketarik ospetsuena, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Munduko hip hop eta kaleko dantzako lehiaketarik ospetsuena, Bilbon

Snipes Juste Debout izeneko nazioarteko jaialdiaren barruan, munduko hip hop eta kaleko dantzako batailarik onenak egingo dira lehenengoz Bilbon. Datorren igandean, otsailak 26, 22 herrialdetatik (Europa, Amerika, Asia eta Afrikatik) etorritako 200 dantzari baino gehiago arituko dira Campos Antzokian finalerako txartela lortu nahian. Finala Parisen egingo da martxoaren 4an eta 5ean.
Egilea
Inforbilbao
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2017/02/21
Lotura
Nontzeberri

Bilbon domekan egingo den lehiaketan bost kategoria izango dira: Hip Hop (30 taldekin), House (8 parte-hartzaile), Popping (11 talde), Locking (9 talde) eta Experimental (29 dantzari). Bilbon sailkatzen direnak Pariseko finalera joango dira. Han Brasil, Txina, Japonia, Suitza, Italia, Herbehereak, Frantzia, Norvegia, Alemania, Eslovakia eta Erresuma Batuko arerioak izango dira.

Aldi berean, otsailaren 25ean, Gran Bilbao Hotelean lehen Bilbao Urban Festival (BUF) egingo da. Bertan mota askotako jarduerak, erakustaldiak, musika eta dantza programatu dira.

Izena emateko eta behar den informazio guztia, jaialdiaren webgunean dago. 

Munduko hip hop eta kaleko dantzako lehiaketarik ospetsuena, Bilbon

Dokumentuaren akzioak