Dokumentuaren akzioak
Munduko herri desberdinetako folklorea ikusiteko aukera izango da gaur Zumaian
Eguerdiko ordu batean kalejira izango da, eta arratsaldeko 7:00etan jaialdia Eusebio Gurrutxaga enparantzan
Aurtengo honetan Zumaira urreratuko diren taldeak Taiwaneko Szu Chen Aboriginal dancers, Costa Ricako Is Be'Shkena y el Grupo Folclórico Conservatorio de Castella, Greziako Helidonaki, Bielorrusiako Chabarok eta Behobiako Eraiki Dantza taldea izango dira. Bost talde hauek izango dira arratsaldeko ikuskizuna. Hala ere, aipatu goizeko kalejiran hiru talde besterik ez direla izango, taiwandarrak, Costa Ricakoak eta Eraiki dantza taldekoak, alegia, beste biak Etxalarren izango baitira goizean zehar, beraien dan-tzak herri horretan erakusten.
Gure kulturarekin alderatuta hain desberdinak diren dantzak eta musikak ikusi ahal izango ditugu gaur herrian.
Dokumentuaren akzioak