Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Munduko dantzak, Ezpeletan

Dokumentuaren akzioak

Munduko dantzak, Ezpeletan

Gauargi elkarteak nazioarteko dantzari gazteen jaialdia antolatu du bihar hasi eta asteartera bitartean

Egilea
Ekaitz Agirre
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2009/07/16

Jaialdiaren irekiera ekitaldia bihar izango da, 21:00etan. Parte hartuko duten dantza elkarte guztietako ordezkariak bilduko dira Munduko izarrak izena jarri dioten galan. Larunbatetik aurrera, aldiz, goizez, arratsaldez eta gauez izango da dantzak ikusteko aukera -programazio osoa www.gauargi.com webgunean eskura daiteke-.

Gauargi elkartea 1995ean sortu zuten, eta hastapenetatik 9 eta 15 urte bitarteko dantzari gazteen arteko harreman-zubiak eraikitzea izan du helburu. Asmo horrekin antolatu zuten lehen aldiz jaialdia, 1996an, eta xede horrekin prestatu dute aurtengo ekitaldia ere.