Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Munduko dantzak folklore jaialdian, Portugaleten

Dokumentuaren akzioak

Munduko dantzak folklore jaialdian, Portugaleten

Egilea
Lara Arruti
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/07/25

Gaur, ikuskizunaren protagonistak izango dira Uzbekistango Assalom Kuyosh dantza taldea, Mexikotik etorritako Colima unibertsitateko folklore-ballet taldea eta Brasilgo Amazoniako folklore-ballet taldea. Gero, Txinako Qiandongnaneko abesti eta dantza elkartea ariko da. Perutik etorritako Jallmay taldeak ere dantza egingo du; eta, azkenik, Albaniako folklore abesti eta dantza elkarte nazionala ariko da.

Guztira, 300 pertsonek hartuko dute parte jaialdi horretan, Europa, Asia eta Ameriketatik etorritako talde guztiak batuta.

Dantza: 33. Folklore jaialdia
Lekua: Portugaleteko Karlos VIIaren etorbidea.
Noiz: Gaur, 21:30ean.

Dokumentuaren akzioak