Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Munduko dantza aunitz "maitatzeko" aukera Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

Munduko dantza aunitz "maitatzeko" aukera Biarritzen

Le Temps d'aimer "eklektikoa" izango da aurtengoa

Egilea
Oier Aranzabal
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2011/08/31
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Lehengo urtean Biarritzeko Le Temps d'Aimer jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko asmoz egindako "dantzaren festa ikaragarriaren" ostean, aurten "betidanik nahi izandako" jaialdia osatu dutela onartu zuen Biarritz Kulturako zuzendari Yvonne Pocheluk, atzo Victoria Eugenia Antzokian egindako aurkezpenean. "Programa eklektikoa osatu dugu, konpainia aunitzekin; oso ezagunak, gazteak eta lehen aldiz datozenak Frantziar Estatura", zehaztu zuen. Hamaika estilo bilduko ditu festibalak. Hip hopetik hasi eta euskal dantzetarainoko abanikoa izango da ikuslegoaren eskura.

"Emanaldi asko kalean egingo ditugu, antzokietara hurbiltzeko ohiturarik ez dutenengana iristea baita gure helburua", azaldu zuen Biarritz Kulturako zuzendariak. Aurtengoan kale koreografiak garrantzia handia izango du egitarauan. Entsegu publikoak eta emanaldi bereziak egingo dira herriko plaza eta kale ezagunetan; hala nola, Jardin Public-en, Alai Skateparkean, Belleuve Plazan, Clemenceau Plazan eta Kasinoko zelaigunean besteak beste.

Dantza ikuspuntuak "Krisiaren eraginez" izen handi gutxiago izango direla argitu zuen Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionaleko zuzendari Thierry Malandainek. "Abiapuntu politiko batetik antolatu dugu jaialdia, garai zailotan aukera eman nahi izan baitiegu kalitatea duten sortzaile berriei", zioen.

Jaialdia Norbegiako Dantza Garaikideen Konpainia Nazionalak zabalduko du irailaren 9an, 21.00etan Gare du Midin eta Monte Carloko Balletak itxiko du irailaren 18an, ordu zein leku berean. 21. edizioak irauten duen bitartean, munduko dantza mota ezberdinak, "koreografia ikuspuntu" ezberdinak, ezagutu ahal izango dira. "Hemendik lehenago ere pasatako Bartzelonako Thomas Noone konpainiak ere parte hartuko du. Berea eta Norbegiako Konpainia Nazionalarena bi ikuspuntu oso berezi dira", gehitu zuen Malandainek. Horiez gain, "aipatu beharreko" beste bi konpainiaz hitz egin zuen zuzendariak: The Guests/Yuval Pick eta Illico/Thomas Lebrun. "Bi koreografo hauek Lyonen dagoen Koreografiaren Zentro Nazionaleko zuzendari izango dira gutxi barru".

Euskal Herriko errepresentaziorik ere izango da Le Temps d'Aimer festibalean. Maritzuli eta Kukai konpainiek zein Miarritzeko Balletak beren emanaldiak eskainiko dituzte egitarauaren barne.

Yvonne Pochelu (ezkerrean) eta Thierry Malandain (erdian), jaialdiko antolatzaileekin

Yvonne Pochelu (ezkerrean) eta Thierry Malandain (erdian), jaialdiko antolatzaileekin (Javi Colmenero)

Dokumentuaren akzioak