Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mundua, dantzaren bidez

Dokumentuaren akzioak

Mundua, dantzaren bidez

Zazpi herrialdetako taldeak ariko dira, gaurtik aurrera, Ezpeletako Gauargi haurren dantza jaialdian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2006/07/11
Horretaz gain, Claude Iruretagoienaren Kutx ala pil? ikusteko parada ere izanen da, gaur, Maritzuli konpainiaren eskutik; euskal dantzak oinarri dituen sorkuntza da Kutx ala pil? Kale animazioaren arloan, Miarritzeko Ballabulle eta Ezpeletako Herri-Son taldeek hartuko dute parte. Eta eskulangileen azokak ere hartuko ditu Gauargi jaialdiak, uztailaren 15ean eta 16an.

Egitarauaren ardatz nagusitik kanpo, beste lau emanaldi izango dira jaialdiaren barruan: uztailaren 14an Serbiako dantzariak ariko dira Hazparnen; uztailaren 15ean, Georgiakoak Behauzen; uztailaren 16an, Serbiakoak Donibane Garazin; eta uztailaren 17an, Txilekoak Kanbon.

TONTON DAVID AITA PONTEKO. Aurtengo jaialdiak Tonton David du aita ponteko. Haurtzaroaren inguruan ez ezik gizakien arteko ezberdintasunaren inguruan ere sentiberatasun berezia erakutsi duen kantaria da Tonton David.

Kulturen arteko topagune izateko sortu zen Gauargi jaialdia, eta xede horri eutsi diote antolatzaileek aurtengo egitaraua atontzerakoan ere.

############

egitaraua

Uztailak 12: Hego Korea eta Serbiako dantzariak Kanboko karriketan, eta Maritzuli konpainiaren 'Kutx ala pil?'.

Uztailak 13: Georgia eta Sri Lankako dantzariak Kanboko karriketan, eta atzerriko talde guztien emanaldia (gehi Arrola).

Uztailak 14: Georgia, Ukraina eta Kamtxatkako dantzariak (gehi Arrola).

Uztailak 15: Talde guztiak Ezpeletako karriketan, eta 'Nazioen Erronda': atzerriko talde guztiak (gehi Eraiki).

Uztailak 16: Musika eta kalejira Ezpeletan, eta Kamtxatka, Sri Lanka, Ukraina eta Hego Koreako taldeen emanaldia.

Uztailak 17: Kamtxatka eta Ukrainako taldeak Kanboko karriketan, eta Serbia, Sri Lanka eta Hego Koreako taldeen emanaldia (gehi Ezpela).

Uztailak 18: Amaierako jaialdia.

Dokumentuaren akzioak