Dokumentuaren akzioak
Mugitu, gelditu eta miretsi
Zientzia fikzioko dantzaren inguruko trilogia bateko bigarren lana da
gaur Bilboko Guggenheim museoan aurkeztuko den ikuskizuna: GU-Nosotros, los héroes.
Carla Fernandezen proiektua Eusko Jaurlaritzak arte sortzaile eta
mintzaira eszeniko berriak sustatzeko Dantzan Bilaka programaren barruan
aurkitzen da, eta BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen
Jaialdiaren harira antolatu dute.
Bilbon finkaturiko koreografo
mexikarraren ikuskizuna argiaren, gorputzaren eta soinuen diseinu
errealaz harago doan dimentsio batekoa da: balizko giza bilakaeraren
utopia batean kokatzen da, eta etorkizuneko bi izakiren harremanaren eta
elkartze erritualaren inguruan hitz egiten du. Artistaren aurreko lanei
jarraiki, giza gorputza izango da sorkuntza eszeniko eta
ikus-entzunezkoaren erreminta. Lan horretan, eszena bakoitzerako soinu
eta argi bereziak sortu nahi izan ditu. Aurretik grabatutako doinuak
edota dantzan dabilen gorputzak mugimendu bakoitzarekin sortuak.
Gaurkoa ez da Fernandezek BAD jaialdiaren harira eskainiko duen ikuskizun bakarra, hilaren 29an, Bilboko Alondegian, Bárbara II movimiento lana ikusterik izango baita.
'GU-NOSOTROS LOS HEROES'
Non. Guggenheim museoan, Bilbon.
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Carla Fernandez koreografo mexikarrak azkeneko lana aurkeztuko du BAD jaialdiaren barruan. / BERRIA
Dokumentuaren akzioak