Dokumentuaren akzioak
Mugimendua eta erritmoa lantzeko dantza ikastaroa
Donostian emango da eta izen ematea igandean bukatuko da
Abenduaren 28, 29 eta 30ean, Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia ikastaroa eskeiniko da, zuzen-zuzenean dantza irakaskuntzan diharduten dantzari eta dantzairakasleei begira prestatutakoa.
Bertan, dantzaren transmisioan eta irakaskuntza ahaleginetan izaten diren hutsunea eta zalantzen aurrean lagungarri gertatuko diren oinarri eta ezagutza teoriko zein praktikoak eskainiko ditu Aiko taldeako Sabin Bikandi, Patxi Laborda eta Larraitz Artetxek irakasleek.
Horrela, ikastaroan dantza klasean erritmoak lantzeko eta mugimenduak modu samurrean transmititzeko sistemak landuko dira.
Klaseak Artelekuko Dantzagunean emango dira goizeko 10.00etatik eguerdiko 13.00etara. Ikastaroaren prezioa 30 euro da eta izen ematea abenduaren 13a baino lehenago egin behar da.
Izen ematea e-mailez egin daiteke, ikasi@dantzan.com helbidera mezu bat bidaliz, izen abizenak, jaioturtea, telefonoa, herria, posta-kodea, dantza jarduera eta esperientzia eta ikastaroaren izena ipiniz.
Ekintza hauekin, Zuberoako dantzen ezagutzan sakontzeko aukera izango da besteak beste dantzaren mugimenduaren analisian eta dantzaren pedagogian ekarpen garrantzitsuak egiten ari den Aiko taldearekin dantzaren irakaskuntza jarduteko oinarriak landuko ditugu.
Maiatza eta iraila bitartean burutu diren ikastaroek harrera polita izan dute eta Gipuzkoan dantza irakasleaketa dantzariak oro har, dantza ikasteko gogotsu daudela frogatu ahal izan da.
Maiatzean Bizkaiko jota zaharren inguruko ikastarorako 60 lagunek eman zuten izena. Bi txandatan antolatu behar izan zuten, Dantzagunean lehena eta Zarautzen bigarrena Zarauzko Udalaren laguntzarekin.
Dokumentuaren akzioak