Mugaz gaindiko dibertimendua

“Gazteak euskarari lotzeko, eta euskara plazerarekin lotzeko tresna ederra da Libertimendua”. Makeako libertimenduan idazle aritu den Xan Berterretxeren hitzak dira. Eta ideiek ez dutenez mugarik ezagutzen, Iruñeko gazte euskaldun batzuek hitz horien esanahia jaso eta beren gorputzetik iragan dituzte. Emaitza: satira, kritika, zirtzilkeria, antzerkia, dantza eta musika koktela. Inauteria. Ala beste manera batez esanda: Libertimendua. Baxenafarroatik Nafarroa Garaira egin du jauzi, igandean, hiri buruzagian.
Hedabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Argia

Argazkia: Josu Santesteban
Testua: Axier Lopez