Dokumentuaren akzioak
Mugarik gabeko lengoaia
Dantzaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak ospatuko dituzte gaur Barañain, Bilbo eta Donostian
Barañainen festa kalera eramango dute eta arratsaldean dantza ikuskizunak egongo dira. Paula Gutierrez dantza estudioko, Ravel dantza eskolako eta Nafarroako Gobernuko dantza eskolako ikasleek barra klasikoko erakustaldia egingo dute. Horrez gain, koreografia modernoagoak ikusteko aukera ere izango da, capoeira eta hip-hop erakustaldiak egingo baitituzte. Iluntzean, berriz, Barañaingo antzokia Nafarroako hamar dantza eskolen topalekua izango da. Oso estilo desberdinetako koreografiak oholtzaratuko dituzte taldeok: dantza klasikoa, flamenkoa, hip-hop-a, klakeaÉ Arte y Ritmo dantza eskolak, esaterako, Bailando en Nueva York hip-hop nahasketan oinarritutako dantza egingo dute. Eva Espuelas akademiak, berriz, Lou Vegaren doinuak erabili ditu Claqué koreografia sortzekoBilboko Fundicion aretoan Expressobaile jaialdia antolatu dute. Joaten direnek dantza koreografia motzak ikusi ahal izango dituzte. Denek parte hartzeko ekimena egin nahi izan dute aretokoek. Hala, dantzari profesional eta zaleek oholtzara igo eta koreografiak dantzatzeko gonbidapena egin dute.
Dantzaren sariak banatuko dira Donostian
Donostian, orain dela hiru urtetik Dantzaren Sariak ematen dira gaurko egunez. Aurten, Urtzi Aranburu Andrada Nederlands Dans Theater konpainiako dantzariari emango diote saria. Aurreko edizioetan, sari banaketa itxia izaten zen, baina aurten, herritar guztiei zuzendutako ekitaldia egingo dute udaletxean.
Saria emateaz gain, koreografia desberdinak ikusi ahal izango dira. Hala, Izaskun Añorgaren I'm good hip-hop koreografia dantzatuko dute Nieves Gonzalez, Nagore Perez eta Markel Figueroak. Horrez gain, Miyako Yoshida dantzari japoniarrak idatzitako dantzaren manifestua irakurriko dute eta Coral Lopez-CastellanosenAitaria koreografiaren estreinaldia egingo du. Ondoren saria emango diote aurtengo garaileari eta ekitaldia amaitzeko, Tiembla Brasil dantza egingo dute Garbiñe Anabitarte, Arantza Anabitarte, Maria Jose Oujo, Maria Jose Jaramago, Nahikari de la Caba eta Adaya Martinezek.
z Ekitaldiak
Barañain
18:00-18:45: Barra klasikoa. Carlos III.a eremuan.
18:45-19:15: Haur lantegiak. Carlos III.a eremuan.
19:15-19:45: Hip hopa. Carlos III.a oinezkoentzako eremuan.
19:45-20:30: Capoeira emanaldia. Carlos III.a eremuan.
20:30: Nafarroako dantza eskolen dantza ikuskizuna. Auditorioan.
Donostia
12:00: Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak emandako III. Dantza Sarien banaketa ekitaldia. Udaletxean.
Bilbo
20:30 : Expressobaile. Fundicion aretoan
z Mezua
Miyako Yoshida dantzari japoniarrak egin du Dantzaren Nazioarteko Eguneko manifestua«Dantza ez da inoren esklusibitatea.Dantzak dantzari guztien artean poza eta gorespena sortzen du, baita beronen ikusleak direnen artean ere.
Dantzaren lengoaiak ez du mugarik.Gizarte klase, hezkuntza, herrialde edo sinismenetatik at hedatzen da.Bere hiztegia mugagabea da, mugimenduaren bidez giza emozioek sortutako hunkipenaren neurrikoa.Dantzak arima aberastu eta espiritua eraberritzen du.Dantza bizirik dauden guztien bihotzetan bizi daEgin dezatela dantzan munduko haur guztiek seguruenik bakeak jarraitu egingo ditu».
Dokumentuaren akzioak