Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldia eskainiko da Igorreko Kultur Etxean

Dokumentuaren akzioak

'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldia eskainiko da Igorreko Kultur Etxean

Egilea
Asier Abrisktea
Komunikabidea
Begitu
Tokia
Igorre
Mota
Albistea
Data
2022/01/12
Lotura
Begitu

Oier Araolaza antropologoak egingo dau aratuste tradizionalen gaineko aurkezpena gaur, hilak 12, arrastiko 18:30ean.

Oier Araolazak, Euskal Herriko eta Europako inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruko berbaldia emongo dau Igorreko Lasarte Aretoan. Izan be, tradizino guztiak desbardinak izan arren, antzeko eredu asko errepikatzen dira mozorrootan. Berbaldia online be ikusi daiteke, zuzenean (egin klik hemen).

Beste batetik, Araolazak "disfrazatzea"-ren eta "mozorrotzea"-ren desbardintasunak be azaltzen dauz. Honek dinoanez, gaurko aratusteetan disfrazaren eredua jarraituten da. Hau da, zeozertaz disfrazatzen da jentea eta norberak badauka garrantzia; indioz, pirataz...

Baina munduko txoko honetan, tradizionalki "mozorrotu" egin da jentea aratusteetan. Araolazak dino mozorrotzea norberaren identidadea ostondutea dala. Desbardintasun honek baditu hainbat eragin sozial eta kultural, honeen gainean egingo dau berba Araolazak.

Tradizinoa ezetu ostean, hausnarketa saio partehartzailea antolatu dau Igorren Bizi taldeak. "...eta Igorren, zelango jaiak gura doguz?" galdereari erantzuna emoteko antolatu dabe batzarra, urtailaren 27an Kultur Etxean, 18:00etan.

Kokomarroak berpiztuten

Antropologoak arinago be emon ditu berbaldiak Arratian eta aurreko batek arrastoa itxi eban. Izan be, neguko jaien inguruko berbaldiaren ostean, Artean, antxinako Kokomarroen tradizinoa berbiztu eben igaz. Erropa zahar, narru eta zakuakaz egindako mozorroak jantzi eta kalera urten ziran gauza txarrak sinbolizetan eban papin bat erreteko, kalejirea egin ostean.

Dokumentuaren akzioak