Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mozorro Zuriek Inauteri giroa hedatuko dute asteburuan Arantzan

Dokumentuaren akzioak

Mozorro Zuriek Inauteri giroa hedatuko dute asteburuan Arantzan

Lehen aldiz trikitixa jaialdi handia antolatu du Udalak larunbaterako

Egilea
Aitor Arotzena
Komunikabidea
Noticias de Navarra
Tokia
Arantza
Mota
Albistea
Data
2016/01/19
Lotura
Noticias de Navarra

Ohikoa denez, Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartu eta aste honetan ospatuko dituzte. Hasteko, ortzegun goizeko 9etan Mozorro Zurien gosaria izanen dute Primi ostatuan. Ondotik eskolako neska-mutikoei bisita eginen diete bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilarien laguntzarekin. Arratsaldean mozorro besta eskolan. Gauean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.

Ortziral goizean mozorro Zuriek gosaria izanen dute Primi ostatuan. Ondotik herrian barna eskean ibiliko dira musikarien laguntzarekin. Eguerdian Mozorroen bazkaria Burladan. Egun osoan eskolako neska-mutikoak baserriz baserri puxka-puxka ibiliko dira. Gauean bertso afaria izanen da Aterpean Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin. Gauean Emakumeen afaria eta gauerditik aitzinera dantzaldia Gorapean Beñat eta Fernandorekin.

Trikitixa jaialdia

Larunbat eguerdian Mozorro Zurien bazkaria izanen da Pabloeneean. Arratsaldean herriko ttiki eta gaztetxo mozorrotuen kalejira abiatuko da. 17.00etan aurtengo berrikuntza nagusia izanen da, Arantzako I. Trikitixa jaialdia antolatu baitu Udalak. Arantzako trikitilariekin batera, Euskal Herri osoko hainbat trikitilari ariko dira: Doneztebeko Agorreta, Berako Isidoro Fagoaga eta Lesakako udal musika eskolakoak; Etxalar eta Elizagoien ahizpak trikitilariak; Lesaka, Mendaur, Irats eta Xabi Urtasun Trikitixa eskolako ikasleak eta Doneztebeko Erreka eta Azkoitia-Azpeitiako Sahatsako dantzariak ere igoko dira taulara. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da eta 12 urtez beheitikoek doan izanen dute. Parte-hartzaileendako sariak, zozketak eta publikoaren artean ere zozketa bat eginen da. Trikitixa jaialdiaren ondotik, Mozorroek herri kirol saioa eskainiko dute. Gauean, Mozorro zuriek Ekaitza elkartean afalduko dute eta gauerditik aitzinera, Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da Gorapean.

Ortzeguneko gosariaren ondotik eskolara joanen dira mozorroak bixitan.

Ortzeguneko gosariaren ondotik eskolara joanen dira mozorroak bixitan.

Dokumentuaren akzioak