Dokumentuaren akzioak
Moskuko Balletaren 'Beltxargen aintzira', Bilbon estreinekoz
Moskuko Balleta Bilbon izango da asteburu honetan Campos Eliseos Antzokian 'Beltxargen aintzira' antzezteko. Bi emanaldi eskainiko dituzte: bata, larunbatean (arratsaldeko 20:00etan) eta bestea, igandean (arratsaldeko 19:00etan). Bi saioetarako sarrera guztiak saldu dituzte dagoeneko.
Lau zatitan banatutako muntai honek Sigfrido printze gaztearen eta Odette Beltxargen Erreginaren arteko amodiozko istorioa du hizpide. Amoranteek hainbat egoerei egin beharko diete aurre haren maitasuna garaile ateratzeko.
Tchaikovskyren musikak lagunduta, Vladimir Begicheven eta Vasily Geltzeren esku egon da antzezlanaren gidoia. Gainera, Lev Ivanovek eta Marius Petipak koreografia ardurak hartu dituzte bere gain, guztiak Timur Fayzieven zuzendaritzapean. Errusiako ballet honek 2.000 antzezpen inguru eskaini ditunazioarteko mailan.
Dokumentuaren akzioak