Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Montrealeko Baletak izango dira Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

Montrealeko Baletak izango dira Biarritzen

Urriaren 15ean hasi eta maiatzera arte zabalduko du Biarritz Kulturak bere egitaraua

Komunikabidea
Gara
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2002/09/13

Urrian hasi eta heldu den maiatzera arte mota guztietako ikuskariak ikusten ahalko dira Biarritzen, berriz ere Biarritz Kulturak eskainiko duen programari esker.



Jakes Abeberrik adierazi zuen bezala, «erakunde pribatuek eskaintzen duten egitarauaren aurrean, gure helburua kalitatezko programa zabal bat agertzea da».



Egitarau honetan adin guztietako jendearentzako ikuskariak eskaintzen dira: txotxongilo emanaldiak, musika, antzerki eta dantza ikuskizunak plazaratuko dituzte.



«Maitaldia jaialdia guk antolatzen dugunez, Biarritz Kultura elkarteak antolatzen dituen ikuskizunetan ere leku garrantzitsua dauka dantzak; beraz, urtean zehar mota honetako beste emanaldi batzuk ere ikusten ahalko dira», gaineratu zuten elkarteko arduradunek.



Arlo honetan agertuko dituzten ikuskarien artean, Montrealeko Jazz Baleten ikuskizuna nabarmendu zuten antolatzaileek. Dantza taldeak azaroaren 15ean eskainiko du koreografia Gare du Midi aretoan.

Dokumentuaren akzioak