Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Montecarloko Balleta Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Montecarloko Balleta Bilbon

Bi emanaldi egingo ditu Montecarloko Ballet ospetsuak, gaur eta bihar, Arriaga antzokian

Egilea
Itsaso Ibarra
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/11/09

1993tik, Jean Cristophe Maillotek taldeko zuzendari kargua hartu zuenetik, estilo berrietara egokituz joan da Montecarloko Balleta.

Altro Canto obra Jean Cristophe Mailloten koreografiarekin eta Claudio Monteverdiren musikarekin osatu dute. Jantziak, berriz, Karl Lagerfeld jostun ospetsuak egin ditu. Monteverdik ezarritako erritmoari jarraiki barne bidaia bat eginez osatu du Maillotek obra hori. Emozioz beteriko lana da eta afektu batetik besterako etengabeko jauziak ikus daitezke dantzarien mugimenduetan.

Dov e La luna obra da Jean Cristhope Maillotek sorturiko bigarrena. Obra horretako musika, berriz, Alexandre Scrabinek moldatu du. Bertan, zazpi dira dantzariak. Guztien mugimenduak elkarloturik ageri dira koreografian.

Bilbon emango duten azken obra, berriz, The Second Detail izango da, William Forsythe koreografoak sorturikoa. Lan horretako musika Thon Willensek moldatu du.

IGANDEAN, IRUñEAN. Bilbo utzi eta Iruñerako bidea egingo dute Montecarloko Balleteko kideek asteburuan. Izan ere, igandean La Cenicienta emanaldia eskainiko dute Baluarten. Ikuskizuna 20:00etan izango da. Obra horretako koreografia Ernest Pignonek egin du eta musika Sergei Prokofiev autorearena da. Jantziak, berriz, Jerome Kaplanek egin ditu.

Perraulten ipuinean oinarriturik imajinazioaren eta errealitatearen munduarekin jolasean ibiliko dira Montecarlo Balleteko dantzariak ikuskizunean. Errauskinek heldutasunera heltzean dituen ametsak izango ditu hizpide obra honek.

############

noiz zer

Dantza. Montecarloko Balleta.

Non. Gaur eta bihar Bilboko Arriaga antzokian eta igandean Iruñeko Baluarte auditoriumean.

Noiz. Gaur, bihar eta igandean 20:00etan.

############

Dokumentuaren akzioak