Dokumentuaren akzioak
Momotxorroak prest
Aurtengo inauteriak amaitzear diren arren, bada oraindik non gozatu. Altsasun, adibidez, gaur dute egun handia. Arratsalde partean, Momotxorroak iritsiko dira Altsasuko herrira eta bidean topatzen duten edonor zirikatu egingo dute marru eginez eta egurrezko sardearekin.
Momotxorroen tradizioa 1930eko hamarkadan galdu bazen ere, 1990. urtean berriz berreskuratu zuten eta ordutik ilusioz bizi dute eguna herriko gazteek. Aritz Agirrebengoak, Raul Barrenak eta Oier Albizturrek grabatutako bideoan argi adierazten da altsasuarrek adar soinua entzuteko duten irrika.
Dokumentuaren akzioak