Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuta, igandean erromeria izango da Aristerrazun. Asteburu honetan Miren eta Agurtzane trikitilariak igoko dira oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest.
18:30ean hasiko da saioa, eta 21:30ak ingurura arte eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinuek hartuko dute Aristerrazu.