Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultur Kontselaria gaur Azkoitian

Dokumentuaren akzioak

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultur Kontselaria gaur Azkoitian

Aurten ere, Azkoitiako Udalak Euskal Folklore eta Kulturari buruzko Auzolandegia antolatu du. 18 eta 22 urteko bitartekoak dira parte hartzen ari diren neska mutilak

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2003/08/07

Auzolandegi honetan parte hartzen ari diren neska mutil gazteak, 18 eta 22 urteko bitartekoak dira. Xabier Munibe Ikastolan dute beren egoitza. 20 pertsonez osaturiko bi txanda ezberdinetan banatuak izan dira. Bata uztailaren 10 etik 25 era, eta beste uztailaren 28 tik abuztuaren 12 ra, ahin zuzen.



Egitarauaren barne, Bizkargi Musika Eskolako irakasle eta Sahatsa Dantza Taldeko partaideekin adostuak izan dira. Eta horrela, hainbat leku ezberdinetako gazteak izan ditugu eta dira egun hauetan herrian zehar bizi lagun: Araba, Extremadura, Bartzelona, Asturias, Guadalajara, La Coruña, Bizkaia, Murtzia, Andaluzia, Madril eta Gipuzkoar batzuk ere bai. Bigarren txandan aurten hiru alemaniar ere badira. Eta gazte horien helburua Euskal Herriko Kultura eta Folklorea ezagutzea da. Astelenetik ostiralera goizero, dantza soltea, aurreskua, txistua, esku soinua e. a. Ikazten hari dira, Musika Eskolan eta Sahatsa Dantza Taldearen entsegu gelan.



Egun hauetan zehar ikusi ditugu baita ere, bisitaldeak egiten, mendira edo hondartzara, eta baita ere inguruak bisitatu, pilotan jaokatzxen frontoian edota esku pilotak nola egiten ikusi...



Lehenengo txandakakoen balorazioa oso ona izan da. Gaur bertan, osteguna, gurekin izango da Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultur konseilaria, Auzolandegiaren programa ofizialki azaltzera. Eta Azkoitin izango da gaur goizean hain zuzen, aurrez aurre ezagutzeko Auzolandegiko zuzendari guztiak eta ondoren gure herrian diren hainbat gazte...



San Martin



Kultura Sailetik gogoratzen dute, San Martingo ondarelekua aste bukaeraten irekitzen dela, bertara hurbildu nahi duten guztientzat ondorengo ordutegian: Larunbatak: arratsaldeko 4 etatik 6 etara. Igandeak: goizeko 11 etatik 1 etara. Azkoitia historiaurrean eta historian zehar azaltzen duen erakusketaren edukinak ikusteaz gain, Azkoitiari buruzko bideo batez gozatzeko aukera era bada bertan.

Dokumentuaren akzioak