Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Minsk-eko Antzoki Handiko Balletak 'Giselle' datorren astean Baluarten taularatuko du

Dokumentuaren akzioak

Minsk-eko Antzoki Handiko Balletak 'Giselle' datorren astean Baluarten taularatuko du

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Nafarroa
Mota
Albistea
Data
2015/11/25
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Baluarte Fundazioaren 2015eko urria - 2016ko urtarrila Denboraldia bere erdialdera helduko da datorren astean, hilak 2an (20.00etan), programazioaren bigarren dantza ikuskizunarekin hain zuzen ere: Minsk-eko Antzoki Handiko Balletak Giselle taularatuko du, ballet klasikoaren perla eta erromantizismoaren maisu-lana bere ikuskera dramatiko eta koreografikoagatik. Maitasuna, heriotza eta fantasia dira ballet honen argumentuaren arrazoiak. Giselle, gehiegi maite duen emakumea, maitasunez burua galdu eta hiltzeko prest, eta heriotza ondoren ere maitatzeko prest dagoena. Sarrerak 18, 28 eta 36 eurotan (Baluarte Joven Programarekin, 5 eurotan) ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

Minsk-eko Antzoki Handiko Balletak munduan Bolshoi (Handia) titulua duen hiru antzokietariko bat da. 2012 urte amaieran gurean La Bayadera koreografiarekin arrakasta lortu zuen. 1920. urtean sortua, Minsk hirian du bere egoitza, orain gutxi eraberritutako antzoki ikusgarri batean; bertan 1.200 pertsona baino gehiagok egiten dute lan, balleteko artistak, opera, orkestra, administraritza eta teknikarien artean. Bere errepertorio zabalaren barne garai guztietako ballet izenburu garrantzitsuenak daude. Azken urteotan mundo osoko 30 herrialdi baino gehiago bisitatu ditu konpainiak, guztietan kritika bikainak lortuz.

Dokumentuaren akzioak