Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mingainak, irriak, maskak

Dokumentuaren akzioak

Mingainak, irriak, maskak

Egilea
Xalba Ramirez
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/06/21
Lotura
Irutxuloko Hitza

antiguako dantza

Mingaina atera, irribarre egin, jantzi maska. Batzuetan atseden hartzea da aurrera egiteko modurik onena. Besteetan, dantzatzea.

Udararen alde egin dugu borroka, baina gaurtik aurrera, oroitu: egunak laburtzen hasiko dira. Gautxorien alde, eta landare solanazeoen kalte. Taberna eta dealer-en alde, mendigoizaleen kalte.

Dena dela ziklikoa, eta dena iristen dela, horren alde eginez gero. Antiguako frontoi honetatik metro gutxira bizi zen Mikel Laboak, bakeari abestu zion beti, Bertolt Brecht ikasiz:

«Ez da garaia ‘sekula’ hitzik esateko / zama-aroak iraungo baitu / guk egozten ez dugulako.

Zanpaturik dauden oro altxa bitez! / eta etsituarekin junta! / burua erne daukanari / ez zaio ustekabean harrapatzen, / eta gaurko menderatuak / sekularen ordez gaur esanez / bihar dira garaile izango».

Inoizko udararik beroena dator, eta azken kasik 100 urteetan, kolore ezberdinetako faxismoaren gorakadarik handiena. Mingaina atera, irribarre egin, jantzi maska. Bozetan ez ezik, kaleetan eta festetan irabazi behar dugulako bizitzeko moduko etorkizun bat.

Dokumentuaren akzioak