Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mikeldi dantza taldeak egun osoko jaiarekin opatuko du 35.urtemuga

Dokumentuaren akzioak

Mikeldi dantza taldeak egun osoko jaiarekin opatuko du 35.urtemuga

Deustuko ikastola du harrobi eta eliza, Done Petri, egoitza. Aurtean Mikeldi dantza taldeak 35 urte bete ditu. Apal eta xume, deustuarrekin ospatuko dute urteurrena urriaren 4an.
Komunikabidea
Uriola.info
Tokia
Deustualdea
Mota
Albistea
Data
2014/09/17
Lotura
Uriola.info

Deusturi lotutako taldea da. Deustuko egun handietan, berezietan, huts egiten ez duena. Dela gabon, dela inauteri, dela Deustuko jai edota udako solstizio. Horregatik ospakizun ireki eta parte-hartzailea antolatu dute urriaren 4rako. Ekitaldi guzti-guztiak kalean egingo dituzte, goizetik iluntzera.

Eguerdian umeentzako tailerrak egongo dira frontoian. 12:30ean dantzaldia eskainiko dute Done Petri plazan. Erakustaldiaren ondoren, frontoian elkartuko dira bazkaltzeko, eta 18:00etan desfilea egingo dute Deustuko kaleetan zehar. 19:00etan, berriz, poteo musikatua Folkd&Fire taldearekin. Bukatzeko, 21.00etatik aurrera Aldats taldeak kontzertua eskainiko du frontoian.

Mikeldi dantza taldea

Argazkia: Patricia Porras          

Dokumentuaren akzioak