Dokumentuaren akzioak
Mikel Esnaola lezoarra txapeldun
Atzo jokatu zen Hondarribian gipuzkoar erako Euskal Herriko V. Aurresku Txapelketa Nagusia. Hamar dantzarik parte hartu zuten, eta denen artetik garaile Mikel Esnaola lezoarra izan zen, nagusitasunez. Oarsoaldeko dantzarien emaria ez zen horretan gelditu, Mattin Etxebeste oiartzuarra bigarrena izan zelako, eta Ane Jaunarena lezoarra hirugarrena. Bikain aritu ziren denak. Hondarribiko Txistulari Taldeak eman zizkien kantak dantzariei.
Dantzariek derrigorrez Aurkez aurke (desafioa) dantza, eta norberak aukeratutako soinu zaharreko bat dantzatu zuten. Horiek eginda, sei puntuazio onenak eskuratu zituztenek azken dantzaldiari ekin zioten, Zortzikoa dantzari. Horiek denak eginda epaimahaiak (Jose Luis Vallejok, Nahikari Vizuetek eta Nagore Indakoetxeak osatua) deliberatu zuen Esnaolari ematea puntu gehien.
Hala, Esnaolari irabazteagatik Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren trofeoa, Hondarribiko Udalaren trofeoa, txapela eta 400 euroko diru saria eman zizkioten. Horrez gain, Lezora ekarriko du Tomas Murua eskultorearen lana; Lezoko Udalak jasoko du hurrengo urteko txapelketara arte.
Bigarren saria Mattin Etxebeste oiartzuarrarentzat izan zen: harentzat izan ziren Hondarribiko Udalaren trofeoa eta 300 euroko saria.
Ane Jaunarenarentzat, berriz, hirugarren izateagatik Hondarribiko Udalaren trofeoa eta 200 euro eskuratu zituen.
Honakoa, sailkapen oso-osoa:
- 1. Mikel Esnaola (Lezo) 375,05 puntu.
- 2. Mattin Etxebeste (Oiartzun) 368,20 puntu.
- 3. Ane Jaunarena (Lezo) 364,50 puntu.
- 4. Maitane Irurzun (Aduna) 362,20 puntu.
- 5. Irati Olaizola (Legazpi) 361,20 puntu
- 6. Endika Osa (Lezo) 296,78 puntu.
Hemendik aurrerakoek ez zuten hirugarren dantza egin.
- 7. Garazi Zabaleta (Errenteria-Orereta) 168,56 puntu.
- 8. Izadi Urbano (Amasa.Villabona) 165,55 puntu.
- 9. Naroa Sanchez (Legazpi) 157,10 puntu.
- 10 Maider Encina (Legazpi) 150,30.
Dokumentuaren akzioak