Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mikel Esnaola Euskal Herriko Aurresku Txapelketako irabazlea omendu dute Lezon

Dokumentuaren akzioak

Mikel Esnaola Euskal Herriko Aurresku Txapelketako irabazlea omendu dute Lezon

Lezoko harmarria eman diote herrian Mikel Esnaola Euskal Herriko Aurresku Txapelketako irabazleari herrian eskainitako omenaldian. Garaikurra Lezoko herriari eskaini zion dantzariak.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2023/11/21
Lotura
Naiz

 Euskal Herriko Aurresku Txapelketaren aurreko edizio bat, irudian.

Euskal Herriko Aurresku Txapelketaren aurreko edizio bat, irudian. (Jon URBE)

Mikel Esnaola dantzari lezoarrak irabazi zuen Hondarribian egin zen gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, eta garaipena ospatzeko omenaldia egin diote herrian. Izan ere, Lezoko Udalean utzi du garaikurra hurrengo urteko txapelketara arte.

Udal ordezkariek azpimarratu dute 375 puntu baino gehiago lortu zuela Esnaolak Hondarribiko ekitaldian. Dantzarien Biltzarraren trofeoa, Hondarribiko Udalarena eta txapela jaso zituen, eta Lezoko Udalak jasotako garaikurra. Honen inguruan, zehaztu dute hiru urtez jarraian irabaziko balu, garaikurra herrian geratuko litzatekeela betirako.

Zubitxo Dantza Taldeko kide eta lagunen ondoan omenaldia egin diote udal areto nagusian. Udal iturriek nabarmendu dute, ekitaldian Esnaolak herriari eskaini ziola garaikurra. «Lan asko egin dugu garaikur hau izateko eta orain herriari eman nahi diot», adierazi zuen.

Era berean, Mikel Arruti alkatearentzat «ohorea da» txapelduna herrikoa izatea, baina hortik haratago, Lezorentzat euskal kulturaren esentzia eta nortasuna adierazten duen dantza «gure kultura» dela azpimarratu zuen.

Lezok beste garaikur bat du, Lourdes Esnaolak eta Joxe Juan Ugaldek osatutako bikoteak hiru urte jarraian lortu zuena. Gaurko errealitatera begira nabarmendu zuen Lezon euskal dantzak bizirik eta indartsu daudela. Izan ere, Esnaolaz gain hiru lezoar egon ziren txapelketan eta hirurak sailkatu ziren finalerako.

Dokumentuaren akzioak