Dokumentuaren akzioak
Migrazioen inguruko ikuskizun berria aurkeztuko du Kriskitin Dantza Taldeak
Inma Garrastatxuren gidaritzapenan, Kriskitineko dantzariek talde-lanean sortu duten ikuskizuna da “Erbestea Aberri”. “Tradizioa baztertu barik baina berritasunaren bila ausartu gara oraingoan ere”, aurreratu dute dantza taldetik.
45 minutu inguruko iraupena izango duen ekitaldiaren helburua, “zirrara sortzea, hunkitzea eta hausnarketa eragitea dira”.
Ikuskizunean “geure burua migratzailearen azalean jarriko dugu Kriskitineko dantzariok eta ikusleak be paper berean jartzen ahaleginduko gara”, aurreratu dute.
Sarrerek 3 euro balioko dute eta Plateruena Kafe Antzokian salgai izango dira. “Gizakia betidanik izan da migratzailea eta horrela jarraitzen du milaka urte ostean. Migrazioa, gizakia jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera joatea da. Gatazka politikoak edo beharrizan ekonomikoak bultzatuta hartutako bidea izaten da. Bide aldapatsua sarri askotan”, azpimarratu dute Kriskitinetik.
Dokumentuaren akzioak