Migrazioak, gorputzen mugimenduez azalduta

Egilea
Uxue Igarza Loiola
Hedabidea
Goiena
Lekua
Bergara
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goiena

Aukeran dantza konpainia Seminarixoan izan zen atzo Migratzaileak ikuskizunarekin. Konpainiak azaldu duenez, "historiari begiratuta" eta "gainerakoen minak ukatu gabe", dantzaren eta gorputzen mugimenduen bitartez, hausnartzeko gonbidapena egin nahi izan dute oholtzan.

Jakin-minari, gorputzei, bizitzari irekita egotea; horixe da Edu Muruamendiaraz koreografoaren gidaritzapean dauden dantzariek atzo islatu nahi izan zutena.

"Zer da migratzailea izatea, funtsean mugitzea ez bada? Gorputz bat lekualdatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro aurkitzea", esanez azaldu dute Migratzaileak ikuskizunaren zentzua.