Dokumentuaren akzioak
Michelle Man and Friends dantza konpainia izango da gaur Sinkro jaialdian
Michelle Manek duela hamar urte sortu zuen bere izena duen konpainia, eta orduz geroztik eszenatokirako nahiz kalerako, leku berezietarako zein jaialdietarako hamaika obra sortu ditu. Michelle Manek Erresuma Batuan ikasi zuen, eta 1989. urteaz geroztik Espainian lan egiten du, eta berak sortutako lanen artean daude Heng Tao, Di-Do-Di, Ex-Liturgia 99.9, Arranque en blanco, Cuatro por cuatro eta Tussore, besteak beste.
Porque hay piedras que guardo... ikuskizunak dantza, musika elektroakustikoa eta bideoa uztartzen ditu. Muntaia grafikoa Elena Pascualek egin du, eta musika , berriz, Alfonso Garcia de la Torre gasteiztarrak.
Dokumentuaren akzioak