Dokumentuaren akzioak
Mexikoko dantzak eta kultura ekarriko ditu aurten Folklore Bizian jaialdiak Galdakaora, Usansolora eta Arrigorriagara

Mexikoko Fiestas de México taldeko kideak Andra Mari Dantza Taldeko eta Galdakaoko Udaleko ordezkariekin // Galdakaoko Udala
Folklore Bizian jaialdiaren 38. edizioari hasiera emango diote gaur, uztailak 15, Galdakaon.
Aurten Mexikoko Fiestas de México talde folklorikoak hartuko du parte jaialdian: “Euren dantzak, jantzi tipikoak, ondarea eta ohiturak erakutsiko dituzte, plaza kolorez, erritmoz eta alaitasunez betez”, diote Andra Mari Dantza Taldeko kideek.
Takijistanetik Gaffar Valamzade dantza taldea ere etortzekoa zen, baina azken orduko arazo diplomatikoak direla eta ezin izan dute bisa lortu.
Galdakaon jaialdiaz gozatu ahal izango da uztailaren 15ean eta 16an, baina ez da leku bakarra izango. Izan ere, Hego Uribe eskualdean Usansolora eta Arrigorriagara ere zabalduko du Andra Marik Folklore Bizian, baita Sopelara eta Areatzera ere.
Mexikoko taldeaz gain, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak (jaialdiaren antolatzailea), Usansoloko Oinarin Dantza Taldeak eta Galdakaoko Ad Libitum Txistu Bandak ere parte hartuko dute.
Egitaraua | Folklore Bizian 2025
Uztailak 15, asteartea
20:30 Galdakao, Kurtzeko plaza
– Ad Libitum (Galdakao)
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Fiestas de Mexico (Mexiko)
Uztailak 16, asteazkena
20:30 Galdakao, Kurtzeko plaza
– Fiestas de Mexico (Mexiko)
Uztailak 18, ostirala
20:00 Usansolo, Unkina plaza (euria bada, Unkina kiroldegian)
– Oinarin Dantza taldea (Usansolo)
– Fiestas de Mexico (Mexiko)
Uztailak 20, igandea
20:00 Arrigorriaga, Kiroldegia
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Fiestas de Mexico (Mexiko)
Dokumentuaren akzioak