Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Metamorphosis Dance konpainiaren “Prisma” pieza ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Metamorphosis Dance konpainiaren “Prisma” pieza ikusgai

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/03/11
Lotura
Nontzeberri

Egun hauetan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Metamorphosis Dance konpainiaren Iratxe Ansa eta Igor Bacovich koreografoek Prisma lanaren inguruko hainbat hitzordu antolatu dute. Hala, apirilaren 12an, 18:30etatik aurrera entsegu irekia gidatuko dute, eta 13an, pieza estreinatuko da. bi egun beranduago, CreAccion lana ikusteko aukera egongo da.

Prisma indarkeriaz eta nork bere burua gainditzeaz, indarraz eta borrokaz ari den sorkuntza-lan artistikoa da. Identitatea, konpromisoa, adorea eta eraldaketa kontzeptuak ageri dira ikuskizunean.
“Terrorismoaren biktima batek bere sendabidean bizi duen barne-prozesuaren faseek irauten dute Prismaren dramaturgia. Ikuskizunak baditu zenbait tarte, koreografiak, musikak, argiztapenak eta espazio eszenikoak markatzen dituztenak, ikus-entzulea zentzumen-esperientzia betean biltzeko. (…) Ispilu, itzal eta islen joko iradokigarri bat sei interpreteren gorputzekin jolasean, biktimaren bizi-egoerak erakusteko, bere barneko “ni”ak gatazka bizi duen artean. Justizia eta barkamena; kaosa eta ameskeria; tristura eta maitasuna; eromena eta sendatzea.”

Dakarren mezuarengatik eta bere esanahiagatik, ikus-entzuleentzat zentzumenen esperientzia ederra eta sendatzailea izango da Prisma. Izan ere, lana Gasteizko Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismoren enkarguz sortua da, terrorismoaren biktimak oroitzeko eta halako indarkeriak kaltetu zituenak omentzeko, eta gizartean hura hurbiletik pairatu zutenen oroitzapena eta ezagutza zabaldu nahi ditu gizartean.

Piezaren koreografia eta dramaturgia Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek egin dute, eta oholtza gainean, Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Matteo Castelletta, eta Igor Bacovich arituko dira.

Dokumentuaren akzioak