Lanik berritzaileena eta originalenari saria lortu du Kukai Dantzak, Erriturekin. Argazkia: Kukai Dantza
Kukai Dantza omenduko du Errenteria-Oreretak. Bere ibilbide artistikoa eta eskuratutako lorpenei aitortza egingo diote horrela gaur izango den ekitaldian. Dantza konpainiak bidelagun izandako hainbat eta hainbat artistek hartuko du parte, 19:00etan Xabier Olaskoaga plazan izango den omenaldi ekitaldian: Iñaki Salvador, Oreka TX, Thierry Biscary, Mireia Gabilondo, Iñaki Telleria, Landarbaso abesbatza, Andra Mari Abesbatzako hainbat kide, David Azurza, leire Otamendi, Errenteriako Musika Banda, Ereintza DAntza taldea, Errenteria Musikaleko trikitilariak, Andoitz Antzizar, Oskar Estanga, DJ Zigor DZ, eta Dantzaz Konpainia izango dira, besteak beste.
Kukai Dantzako kideek, gainera, egun hauetan errenteriarrek Mila esker, Kukai lelopean idatzitako mezuak ere jasoko dituzte.
Ezinbesteko aitortza Kukai Dantzari herriak egingo diona gaur; ziurrenik, jaso dituen sari handi askoren maila berean jarriko duena Jon Maya dantzariak gidatzen duen taldeak. Gaur bertan, bere twitter kontuan Errenteriara heltzeko desiratzen daudela idatzi du Kukaik. Madrilen izan dira 2017an Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi zutela eta bi urte geroago sari bila joanak. Espainiako Estatuak Kultura arloan ematen duen saririk garrantzitsuena da Espainiako Estatuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duena.