Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mendikotako 1921eko maskarada

Dokumentuaren akzioak

Mendikotako 1921eko maskarada

'Gaur8' astekariak 1921ean Mendikotan eginiko maskaradaren irudi bat bildu du 'Behatxulotik' atalean. Egilea ezezaguna baldin bada ere, Baionako mediatekarena da argazkia.
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Mendikota
Mota
Albistea
Data
2026/03/06
Lotura
Kazeta

 

1921eko maskaradaren irudia.
1921eko maskaradaren irudia. (Egile ezezaguna | Baionako mediateka)

Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako gazteek hartu dute aurten maskaradaren lekukoa. Urtarrilaren 18an eman zuten lehen emanaldia, Irurin eta Ozazen; eta beste hainbat herritatik iragan badira ere, oraindik zenbait hitzordu dira: igandean, martxoaren lehenean, Altzain; martxoaren 7an, Maulen; martxoaren 14an, Idauzen; martxoaren 21ean, Larrainen; martxoaren 28an, Alozen; apirilaren 5ean, Sohütako Hokin; apirilaren 12an, Gameren; apirilaren 18an, Barkoxen; eta apirilaren 25ean Zalgizen eta Mendikotan. 

Dena dela, ez da Mendikotak maskaradari harrera egiten dion lehen aldia. Hain zuzen, 1921eko Mendikotako maskaradaren irudi bat eraman du Juantxo Egañak Gaur8 astekarira. Argazkia ezezaguna da, baina Baionako mediatekaren esku dago. Honela aurkeztu die Egañak maskarada astekariaren irakurleei: 

«Urtero, Zuberoako herri bateko gazteak arduratzen dira antzezpenak antolatzeaz, eta igandero inguruko herrietan zehar ibiltzen dira. Maskarada bi zatitan egituratzen da: goizean egiten den barrikada eta arratsaldean egiten den ofizioa.

Parte-hartzaileak sinbolikoki kontrajarritako bi taldetan banatzen dira: gorriak eta beltzak. Lehenengoek ordena, diziplina eta dantza irudikatzen dituzte; bigarrenek kaosa, iseka eta kritika soziala. Bi taldeen arteko borroka sinbolikoa gorriek beltzen aurka lortutako garaipenarekin amaitzen da beti, horrela ordenaren berrezarpena antzeztuz».

Dokumentuaren akzioak