Bilboko Arriagatik pasatu ostean, Martha Graham Dance Company dantza konpainia newyorktarrak beste ikusgarri eder bat egingo du gaur, hilak 27, Donostiako Kursaal Auditorioan, konpainiaren mendeurrena ospatzeko egiten ari den nazioarteko biraren barruan.
Martha Graham (1894-1991) mendeko dantzari nagusietako bat da, eta dantza garaikidearen aitzindaria. Bere figura XX. mendeko Picasso, James Joyce, Stravinsky edo Frank Lloyd Wrightekin batera agertu da beti. 1998an, Time aldizkariak Mendeko Dantzari izendatu zuen. “Bere dantza eta antzerkiaren ikuspegiak artearen forma irauli zuen eta bere lengoaia fisiko berritzaileak zalantzarik gabe mundu osoko dantzan izan du eragina”.
Martha Graham Dance Company Estatu Batuetako dantza-konpainia zaharrena da. Bere 90 urteko historian zehar, konpainiak 50 herrialde baino gehiagotan jaso ditu publikoaren eta kritikaren txaloak.
Gaur egun, Janet Eilber konpainiaren zuzendari artistikoa da, eta estu lan egin zuen Martha Grahamekin, haren paper handi asko dantzatu zituen, baita berarentzako bereziki sortutakoak ere.