Dokumentuaren akzioak
Mende erdia euskal dantza sustatzen
Euskal Dantzarien Biltzarrak larunbat honetan ospatuko du Donostian 50 urteurrena
Dantza euskal kulturaren eta izaeraren osagai oso garrantzitsuan izanik, XX. mendearen hasieran egin ziren euskal dantza talde guztiak bilduko zituen elkarte bat sortzeko aurreneko ahaleginak. Azkenean, 1965eko martxoaren 11an sortu zen Eskual Dantzarien Biltzarra (EDB) eta, horrenbestez, urrezko ezteiak ospatzen ari da aurten Biltzarra, horren baitan bildurik daudek 250 taldeak eta horietan diharduten milaka dantzariak.
Euskal Dantzarien Biltzarrak keinu ugari egin dizkio urteurrenari azken hilabetean. Besteak beste, 'Dantzariak' aldizkariaren ale monografikoa argitaratu dute urteurrenaren harira. Ekitaldi nagusia, baina, larunbat honetan egingo dute Donostiako San Telmo Museoan. Ekitaldi interesgarria, sarrera librea duena, nahiz eta gonbidatuak asko izanik mugatua izango den eserlekuen kopurua. Hala ere, aforoa bete arte edonork parte hartu ahal izango du ekitaldian.
Ekitaldia goizeko 11etan hasiko da, Eneko Goia Donostiako Alkateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Ikastetxeen zuzendari Jesus Fernandezek eta EDB-ko kideetako batzuek hartuko dute parte.
Hasieran, harrera egingo zaie erakundeetako ordezkariei eta gonbidatuei eta ondoren, EDB-ko kideen hitzaldiak izango dira. Horien artean Axen Egaña, Iñaki Irigoien, Roger Goyhéneché, Mikel Aranburu eta Josu Larrinaga, 'Dantzariak' aldizkariaren zuzendaria, egongo dira. Segidan, bertaratutakoek solasaldia eta Udal Txistulariekin kalejira izango dute. Azkenik, Soka-dantza aurkeztuko da Konstituzio Plazan.
Dokumentuaren akzioak