Dokumentuaren akzioak
Medina-Borucki dantza bikotea La Fundicionen
Deustuko aretoan ariko da gaurtik igandera
DEUSTUKO La Fundicion aretoak dantza garaikide ikuskizuna hartuko du gaur, bihar
eta etzi. Francisco Macia kaleko 1-3an dagoen aretoan eskainiko dute euren lana Natalia Medina dantzari kanariarrak eta Dominik Borucki alemanak. Emanaldiak arratsaldeko 20:30etan hasiko dira egun guztietan. We dont have video jet izeneko ikuskizuna eskainiko du duela urte bi elkarrekin lanean diharduen bikoteak.
Egunerokotasunaren xehetasunak adieraziko dituzte dantzariek euren emanaldian, eta ez da umore ukiturik faltako. Dantzaz haratago, ahotsa eta inprobisazioa erabiliko dituzte. Ikusleak harrituko dituzte.
Dokumentuaren akzioak