Dokumentuaren akzioak
Mazowsze folklore talde poloniarra Iruñeko Gaiarren izanen da gaur eta bihar
Poloniako Mazowsze Abesbatza eta Baleta Iruñeko Gaiarre antzokian izanen da gaur, eta bihar, bere ikuskizuna aurkezten. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan izanen da bi egunetan. Mazowsze Europako folklore talde garrantzitsuenetakoa da eta Poloniako dantza eta kanta tradizionalak erakutsiko ditu Iruñean eskainiko dituen bi emanaldietan. Hogeita hamar dantzaritik goiti izanen dira Gaiarreko eszenatokiaren taularen gainean, eta haiekin guztiekin batera, orkestra eta abesbatza.
Michal Jarczyk da taldeko koreografo, eta, haren eskutik, dantza kolorista eta dinamikoek bat egiten dute Poloniako antzinako musikaren piezekin. Poloniako antzinako jantzi eta musika tresnak ikusteko aukera izanen dute gaur nahiz bihar Gaiarre antzokira hurbilduko diren lagunek ere.
Dokumentuaren akzioak