Dokumentuaren akzioak
Mazedonia, Ekuador, Serbia, Txile eta Hegoafrika, Portugaleten
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 42. edizioak “kultura ezberdinetako pertsonen arteko harremana” erraztu nahi du.
Aurten, talde hauek hartuko dute parte bertan: Bafote (Txile), Ballet Cuadanacunchic (Ekuador), Orce Nikolov (Mazedonia), Themba Njilo (Hegoafrika) eta Kud Cvetkovic (Serbia). Elai Alai Portugaleteko taldeak gonbidatuta bertaratu dira horiek guztiak Bizkaira.
Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Kultura diputatuaren hitzetan, “kalitatea, turistentzako interesa, desberdintasuna, berrikuntza eta herri kulturen eta herritarren arteko lotura” ematen dizkio jaialdiak Euskadiri.
Bestalde, Gaizka Benguria Elai Alai Kultur Elkarteko presidentearen ustez, “dantza eta musika, mintzaira komunak, erabiliz esperientziak partekatzen dira jaialdian, Euskal Herrian folklorea atsegin dugulako; sentiberatasun horrek beste toki askotako kultura tradizionalak ere biltzen ditu, estiloa, mezua eta janzkera bera gorabehera”.
Programa
Uztailak 18, 21:30. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurkezpena. Canilla pasealekuan.
Uztailak 19, 21:30. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren bigarren jardunaldia. Canilla pasealekuan: Euskadi eta Serbia.
Uztailak 20, 21:30. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren bigarren jardunaldia. Canilla pasealekuan: Txile eta Hegoafrika.
Uztailak 21, 21:30. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren hirugarren jardunaldia. Canilla pasealekuan: Mazedonia eta Euskadi.
Uztailak 23, 19:00. Nazioarteko musika. Puente Colgante hotela. Txile, Serbia eta Hegoafrika.
Uztailak 24, 13:00. Nazioarteko musika. Puente Colgante hotela. Ekuador, Euskadi eta Mazedonia.
Horrez gain, jaialdian parte hartuko duten taldeek EAEko beste hainbat udalerri bisitatuko dituzte, hala nola Getxo (uztailak 20 eta 22), Bergara (21) Erandio (21), Durango (22), Irun (29) eta Gueñes (30).
Dokumentuaren akzioak