Dokumentuaren akzioak
Max sarietan saritu dituzte Lucia Lacarra, Iratxe Ansa eta Sandra Ferrus
Lucia Lacarra, Iratxe Ansa eta Sandra Ferrus euskal sortzaileek Max sari bana jaso dute bart gaueko galan. SGAE fundazioak antolatutako Espainiako Arte Eszenikoen 25. Max sariak, Menorcan (Espainia) egindako ekitaldian jaso dituzte. Hauez gain, sarietarako hautagai izandakoak dira, baita ere, Ignacio del Moral sortzailea, Dimegaz konpainia zein Anita Maravillas eta Portal 71 konpainien ‘Kotondarrak’ txotxongilo ikuskizuna. Emakumezko dantzaririk onenaren saria jaso du Lucia Lacarra dantzariak, ‘In the Still of the Night’ ikuskizunean egindako lanagatik; koreografiarik onenarena jaso du Iratxe Ansa koreografoak, ‘CreAcción’ emanaldiagatik; eta egile berririk onenarena, aldiz, Sandra Ferrus aktoreak, ‘La panadera’ obrarengatik. Iratxe Ansa dantzariak 2021ean ere emakumezko dantza interpreterik onena aukeratu zuen ´Biluzik´ lanagatik. Arte Eszenikoen Max Sariak SGAEk (Egileen eta Editoreen Elkarte Nagusiak) sortu zituen profesionalen lana eta arte eszenikoen arloan urteko ekoizpen aipagarrienen kalitatea saritzeko eta aitortzeko.
Dokumentuaren akzioak