Dokumentuaren akzioak
«Max sariak gure lana kanpoan ezagutarazteko balio dezake»
Lan berri onenaren saria jaso du Kukai-Tanttakak; Damian Muñoz, Paul Berrondo eta Hortzmuga ere saritu dituzte
Sari bera eskuratzeko finalista ziren hamabost lanen artean -tartean zen Nafarroako Gaiarre antzokiaren Luces de Bohemia-
gailendu zen Joseba Sarrionandiaren poesia ardatz duen dantza ikuskizun
poetikoa. «Beste ikuskizun gehienak ikusi gabeak nituen, baina saria
emateko ekitaldiaren aurretik aretoan eginiko adierazpenen arabera, oso
onak ziren». Jon Maiak aitortu du urduri zeudela ekitaldiaren hasieran,
eta pixka bat «etsita» ere bai, aurtengo sariketaren maila altua zela
eta. Emanaldi ugari eta kritika onak jaso dituzten ikuskizunek izaten
dute sari hori eskuratzeko aukera.
Kukaik eta Tanttakak elkarlanean egin duten hirugarren ikuskizuna da orain saritu berri dutena. Aurretik, Otehitzari biraka eta 1937, gogoaren bidezidorretatik
ikuskizun arrakastatsuak egin dituzte. Azken hori ere Max sari bera
eskuratzeko hautagai izan zen 2003an. «Oso sentipen ezberdinak izan
dira bart [herenegun] izandakoak eta 2003an izandakoak. Hura lehen
ikuskizuna genuen, eta orain, urte batzuetako lanaren ondoren, beste
modu batean bizi izan dugu hau dena», azaldu du Maiak. Aurrerantzean
elkarlanean jarraituko dutela diote, baina oraindik ez dute hurrengo
ikuskizunerako ideiarik. «Gogoa badugu, eta hori ez da gutxi», dio
Gabilondok.
Espainian behinik behin, lan berri onenaren saria eskuan, Hnuy illa-ren
emanaldiak programatzeko aukera gehiago izan dezaketela uste dute. «Ona
da gure lana kanpoan ezagutaraztea. Horretarako balio dezake sariak».
Oraingoz, Euskal Herritik kanpo, Mexikon eta Galizian emango dute
ikuskizuna, eta, Gabilondorentzat, gauza ederra da kanpoko jendeak
ezezagun duen poesiari eta tradiziotik datozen dantza pauso berriei
«batere konplexurik gabe» nolako harrera egiten dien ikustea.
Euskaraz onena, Hortzmuga
Lan berri onenaren sarirako ez ezik, euskarazko egile onenaren sarirako ere hautagai zen Hnuy illa. Sari hori, ordea, Hortzmuga taldearen kale antzerkiak eskuratu du: Superplast
antzerki obrak. Julen Gabiria idazleak eginiko testua du oinarrian
antzerki obrak, eta Raul Cancelo izan da eszenako zuzendaria. Sari hori
eskuratzeko lehian zegoen beste obra Aizpea Goenagak idatzitako eta Glu
Glu konpainiak ekoitzitako Ezker-eskuma da.
Damian Muñoz dantzari gasteiztarrak, berriz, gizonezko dantzari onenaren saria jaso du Staff dantza ikuskizunean egiten duen interpretazioagatik. Eta, bestetik, Paul Berrondo aktore donostiarrak ere jaso du saria Germanes ikuskizunean egiten duen lanagatik: Berrondok bigarren mailako aktore onenaren saria eskuratu du lan horri esker.
Dokumentuaren akzioak