Finalista den bi kategoriak, honakoak: Dantza Ikuskizun onenaren saria, eta espazio eszenikoaren diseinu onenaren saria.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2020/09/01
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Ekainean banatu behar zituzten Arte Eszenikoen Max sariak, baina COVID-19aren osasun larrialdiaren harira eta normaltasun berriaren agertokian hilabete honetara atzeratu dituzte. Zehazki, hilaren 7an egingo dute arte eszenikoen sarien banaketa gala, Malagako (Andaluzia, Espainia) Cervantes Antzokian. Bost hautagaitzarako izendatua zegoen Kukai Dantza Gauekoak bere azken ikuskizunarekin, eta bi kategoriatan finalista da azkenik. Sagarrak hozkatzeko aukera handia du Errenteria-Oreretako dantza konpainiak baina gala egunera arte ezingo da jakin.
Finalista den bi kategoriak, honakoak: Dantza Ikuskizun onenaren saria, eta espazio eszenikoaren diseinu onenaren saria. Sarien bilduma zabalean, sagar ugari ditu jada Kukai Dantzak, baina ziur ez duela toki arazorik izango beste bi jasotzeko.
Max Sarien gala zuzenean emango dute hilaren 7an, 20:00etan hasita Espainiako Telebista publikoaren bigarren katean.