Dokumentuaren akzioak
Maurizia gogoan, hil eta 25 urtera
Atzoko egunarekin hil zen pandero jotzailea. Haren ekarriak, berriz, bizirik dirau.
Benanzio Bernaola Karakol soinu jotzailea izan zuen senar, eta lehen urteetan hura izaten zuen bikotekide. Hura hil zenean askok ez zuten uste Maurizia berriro oholtzara igoko zenik, garai hartako gizarteak alargunari bi urteko dolua eskatzen baitzion. Hala ere, Maurizia berriro ere plazan agertu zen. Plazakoa baitzen. Panderoa jo, koplak sortu, inprobisatu, eta, behar izanez gero, dantza ere egiten zuen.
Zeberio eta inguruetan haur zenetik zen ezaguna Mauriziaren ahotsa, etxean-eta abesten baitzuen. Plazan aurrenekoz 12 urterekin agertu zen, ordea. 60ko hamarkadatik aurrera egin zen ezagun. Orduko musika joera berriak jorratzen zituzten gazteak ere txundituta utzi zituen.
Hari buruzko liburuen artean dago Bizkaiko Trikitixa Elkarteak kaleratu zuen Aupa Maurizia!, Xabi Paya eta Fredi Paia anaiek idatzitakoa. Biografia ez ezik haren musika ekarpena ere biltzen du.
Dokumentuaren akzioak