Dokumentuaren akzioak
Matxalen Bilbaoren “l´autre/bestea”, BAD-en
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan (BAD), urriaren 24 eta 25ean, La Fundicion aretoan, Matxalen Bilbao Konpainiak l´autre/bestea lana egingo du.
l´autre/bestea Matxalen Bilbaoren ibilbidean erronka handia da. Sorkuntza honetan, Laboratoire Chore´graphique Sans Frontie`res taldeko Johanna Etcheverryrekin aritu da lankidetzan, izan ere, biek dantza pentsatzeko moduak partekatzen dituzte. Esan daiteke bientzat izan dela erronka handia, testuingurua berriro pentsatzeko eta beste bide batzuk aurkitzeko aukera bat izan delako biontzat.
Obra berri honetan, tarteko espazioaz galdekatzen du dantzariak. Distantziari begiratzen dio, ez soilik termino fisikoetan, eta besteak beste, denbora, harremanak eta hutsune horiek guztiak bereizten dituzten mugak kontuan hartzen ditu. Espazio fisikoak eta barneko espazioak lotzen saiatuko dira, haien arteko konexio ziurraren bidez. Bitartean, euren begiradak espazioa eraikitzen du, dagoen distantziari forma emanez.
Dokumentuaren akzioak