Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Matxalen Bilbaok “Self” dantza ikuskizuna aurkeztuko du

Dokumentuaren akzioak

Matxalen Bilbaok “Self” dantza ikuskizuna aurkeztuko du

Matxalen Bilbaok eta Australiako Camberra hiriko Robert Jackson dantzariak duela hamar urte ezagutzen dute elkar. Adiskidetasun horretatik Self sortu da. Ekainaren 1ean eta 2an aurkeztuko dute Bilboko La Fundicion aretoan.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2013/05/27
Lotura
Nontzeberri

Bilbaoren hitzetan, “lan honen bidez ez dut irudi espezifiko baten narrazioa bilatzen. Interesatzen zaidana zera da, nire introspekzioa esperientzia erreal bihurtzea”. Bilbao da obraren zuzendaria eta koreografia Bilbaoren eta Jacksonen artean sortu dute. Izan ere, biak dira obraren antzezleak.

Nortasunaren ideiatik abiatzen da Self. Bestearekiko antzekotasunak eta berdintasunak jorratzen ditu.“Berezitasun eta subjektibotasunari buruzko hausnarketa egiten du”. (…) Gure izateko eta sentitzeko moduaren berezitasunen eta gure jokaeraren homogeneotasunaren artekoa”.

Dantzari euskaldunak orain arte taularatu dituen obra garrantzitsuenen artean ondokoak daude: Sast! (2009), Haiku 4 (2007), Capricho (2005), Lotura (2004) eta Mutis (2003).

La Fundicion aretoa-k bidalita

Matxalen Bilbaok “Self” dantza ikuskizuna aurkeztuko du

Dokumentuaren akzioak